X

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioaren bitartez, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzu.

Mahai bat erreserbatu

edo T.+34 943 547 001

Facebook La Jarana Taberna Instagram La Jarana Taberna Twitter La Jarana Taberna La Jarana Taberna
Erreserbatu
Ander La Jarana
Chef Ander

La Jarana

La Jarana Tabernak donostiar portuko auzoaren garai bateko izena berreskuratu du, eta euskal sukaldaritza tradizionalean oinarritutako ibilbidea egitera gonbidatzen gaitu. Sasoiko eta hurbileko produktuak dira Ander González chef ezagunak zuzendutako tabernaren protagonistak. Zatoz bidaia gastronomiko tradizional —baina eguneratu— batez gozatzera. Sorpresa ederra hartuko duzu!

Astelehena-Osteguna: 10.30 - 00.30h

Ostirala: 10.30 - 01.00h

Larunbata eta jai egun bezperak: 11.30 - 01.00h

Igandea eta jai egunak: 11:30 - 00.30

Jarana. Alaitasuna, elkar topatzea, jaia, askatasuna, adiskideak, zoriontasun promesa.

La Jarana restaurante

ONGI ETORRI GURE TABERNARA. JATEKO, EDATEKO, ELKAR TOPATZEKO ETA, BATEZ ERE, ZORIONTSU IZATEKO PRESTATUTAKO TXOKORA.

Ondo ematen du belarrira eta festarako gogoa pizten du: ‘jarana’ (parranda). Abesti batek dioen bezala, Donostiak baditu munduko beste inon ez dauden gauzak. «Jarana» izeneko auzo bat ere badu. Eta ez edozein auzo, portua baizik. Donostia jostalari, konplize eta dibertigarriago bihurtzen den lekua. Donostia ezberdin guztiek bat egiten duten gunea. Historian zehar, merkantziak, ideiak eta, batez ere, jendea sartzeko eta ateratzeko atea izan da Donostiako kaia. Portua zen baleontzi askoren abiapuntu, baita Amerikatik txokolate, patata eta beste merkantzia berriekin etortzen ziren itsasontzien helmuga. Bertan egiten zuten lan arrantzaleek, itsasoan harrapatutakoa deskargatzen, baita saregileek ere.

Egun, bertakoak ez ezik, turistak ere ikusten ditugu portuan, denak elkarrekin nahastuta. Kontxako Badiara begira dago portua, eta Donostiako postalaren funtsezko alderdia da, baina izaera propioa du, errebeldea. Irailean, traineru-estropaden erdigune bihurtzen da portua; arraun-olinpiada horiek arraunketa-eremu ederrena bilakatzen dute Donostia.

Jarana. Oso ondo ematen du belarrira. Alaitasuna, elkar topatzea, jaia, askatasuna, adiskideak, zoriontasun-promesa.

Eta historia luzeko jarana hartatik, etengabeko jarana hartatik, sortu da taberna hau; jateko, edateko, elkar topatzeko eta, batez ere, zoriontsu izateko —edo behintzat, izaten saiatzeko— txoko irekia.

JANARI ONA, ARDO ONAK ETA BERRI ONAK EMATEN DITUGU BAKARRIK.

Newsletter-era harpidetu

KARTA

Gure kartako aukerak garaian garaiko produktuaren eta hurbiltasunaren emaitza dira. Astero plater ezberdinak eskaintzen ditugu, eskuragarri dauden produktuen arabera. Gainera, sukaldatzeko modu ezberdinei esker, mahaikideek euskal sukaldaritza tradizional eguneratuaz gozatzeko aukera dute.


Eskaintza gastronomikoaren protagonista dira, besteak beste, legatz pastela, ‘ropavieja’ pintxoa, txuleta eta foie haragi-bolak, baita itsasoko jaki bikainenak ere. Plater ahaztezinek eta portuaren giro zein izaera bereziak bat egiten dute gune honetan. 

carta

NOIZEAN BEHIN AUSARTU EGITEN GARA ETA MENUA ALDATZEN DUGU. IZAN ZAITEZ LEHENENGOA PROPOSAMEN BERRIAK DASTATZEN ETA KONTATZEN.

Newsletter-era harpidetu

Sukaldeko lantaldea

Ander Gonzalez

La Jarana Tabernako taldeak elkarlanean gogotsu eta alai jarduten du. Kide bakoitzaren ekarpen bereziari esker, esperientzia gastronomiko bikainaz gozatu ahal izango du bezeroak. Euren esperientziak, pasioak eta nortasunak liluratzen gaitu.  

Sukaldeko lantaldea

Axier Mikel chef Luis
el jefe de sala Julen Kleber

Ezkerretik eskuinera, goitik behera: Ander González sukaldaritza-aholkularia, Axier maîtrea, Mikel sukaldaria eta Julen, aretoaren arduraduna. Ezkerraldean, behean, Luis sukaldari-burua eta, lerro hauen gainean, Kleber sukaldaria. 

La Jaranako taldearen esperientziak, pasioak eta nortasunak liluratzen gaitu

Taldeak

Aitzakia askorik ez da behar edozein ekitaldi mahai baten inguruan ospatzeko. Horregatik, lagunekin bazkari berezi edo afari ezberdin batez gozatzeko, inor axolagabe utziko ez duen txoko pribatu bat daukagu: Batela aretoa.

Lasala Plaza Hotelaren lehenengo solairuan — jatetxearen gainean — kokatuta dagoen espazio honek 85 m2 ditu eta gutxienez 14 pertsonarentzako bazkari edo afaria antolatzeko aukera ematen du.

Mahaikideek hiru menu ezberdinen artean aukeratu dezakete (Mari, Sokamuturra eta Kanpandegi), baita gure kartako eskaintzarekin menua neurrira diseinatu ere. Areto pribatu honetan otordua egiteko gutxienezko prezioa pertsonako 55 eurokoa da.

Informazio gehiagorako eta erreserbatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko honen bidez: info@LasalaPlazaHotel.com

NOLA IKUSTEN GAITUZUEN GUSTATZEN ZAIGU #LAJARANATABERNA

Instagram
Instagram
Instagram
Instagram

La Jarana Taberna Twitter La Jarana Taberna Instagram La Jarana Taberna Facebook

Contacto

Mari Kalea, 3

20003 Donostia -San Sebastián

T.+34 943 547 001

info@LasalaPlazaHotel.com