Facebook La Jarana Taberna - Lasala Plaza Instagram La Jarana Taberna - Lasala Plaza Twitter La Jarana Taberna - Lasala Plaza La Jarana Taberna - Lasala Plaza
Erreserbatu
 
Ander La Jarana
Chef Ander

La Jarana

La Jarana Tabernak donostiar portuko auzoaren garai bateko izena berreskuratu du, eta euskal sukaldaritza tradizionalean oinarritutako ibilbidea egitera gonbidatzen gaitu. Sasoiko eta hurbileko produktuak dira Ander González chef ezagunak zuzendutako tabernaren protagonistak. Zatoz bidaia gastronomiko tradizional —baina eguneratu— batez gozatzera. Sorpresa ederra hartuko duzu!


Taberna

Egunero
12:00h - 23:00h


Jatetxea

Larunbata

13:30h - 15:30h / 20:30h - 22:30h


Igandea
13:30h - 15:30h

Jarana. Alaitasuna, elkar topatzea, jaia, askatasuna, adiskideak, zoriontasun promesa.

La Jarana restaurante

ONGI ETORRI GURE TABERNARA. JATEKO, EDATEKO, ELKAR TOPATZEKO ETA, BATEZ ERE, ZORIONTSU IZATEKO PRESTATUTAKO TXOKORA.

Ondo ematen du belarrira eta festarako gogoa pizten du: ‘jarana’ (parranda). Abesti batek dioen bezala, Donostiak baditu munduko beste inon ez dauden gauzak. «Jarana» izeneko auzo bat ere badu. Eta ez edozein auzo, portua baizik. Donostia jostalari, konplize eta dibertigarriago bihurtzen den lekua. Donostia ezberdin guztiek bat egiten duten gunea. Historian zehar, merkantziak, ideiak eta, batez ere, jendea sartzeko eta ateratzeko atea izan da Donostiako kaia. Portua zen baleontzi askoren abiapuntu, baita Amerikatik txokolate, patata eta beste merkantzia berriekin etortzen ziren itsasontzien helmuga. Bertan egiten zuten lan arrantzaleek, itsasoan harrapatutakoa deskargatzen, baita saregileek ere.

Egun, bertakoak ez ezik, turistak ere ikusten ditugu portuan, denak elkarrekin nahastuta. Kontxako Badiara begira dago portua, eta Donostiako postalaren funtsezko alderdia da, baina izaera propioa du, errebeldea. Irailean, traineru-estropaden erdigune bihurtzen da portua; arraun-olinpiada horiek arraunketa-eremu ederrena bilakatzen dute Donostia.

Jarana. Oso ondo ematen du belarrira. Alaitasuna, elkar topatzea, jaia, askatasuna, adiskideak, zoriontasun-promesa.

Eta historia luzeko jarana hartatik, etengabeko jarana hartatik, sortu da taberna hau; jateko, edateko, elkar topatzeko eta, batez ere, zoriontsu izateko —edo behintzat, izaten saiatzeko— txoko irekia.

JANARI ONA, ARDO ONAK ETA BERRI ONAK EMATEN DITUGU BAKARRIK.

Taldeak

Aitzakia askorik ez da behar edozein ekitaldi mahai baten inguruan ospatzeko. Horregatik, lagunekin bazkari berezi edo afari ezberdin batez gozatzeko, inor axolagabe utziko ez duen txoko pribatu bat daukagu: Batela aretoa.

Lasala Plaza Hotelaren lehenengo solairuan — jatetxearen gainean — kokatuta dagoen espazio honek 85 m2 ditu eta gutxienez 15 pertsonarentzako bazkari edo afaria antolatzeko aukera ematen du.

Mahaikideek bi menu ezberdinen artean aukeratu dezakete: Tximista eta Ekaitza.

Informazio gehiagorako eta erreserbatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko honen bidez: eventos@lasalaplazahotel.com

NOLA IKUSTEN GAITUZUEN GUSTATZEN ZAIGU #LAJARANATABERNA

Instagram
Instagram
Instagram
Instagram

La Jarana Taberna Twitter La Jarana Taberna Instagram La Jarana Taberna Facebook

Mari Kalea, 3

20003 Donostia -San Sebastián

T.+34 943 547 001

info@lajaranataberna.com